Lan Mobelek etxean jokatuko du gaur, Oviedoren kontra

Uztarria.eus 2012ko mar. 30a, 13:58

Hirugarren Mailako Lagun Onakek bihar, zapatua, jokatuko du ligako partida. Eibarren jokatuko dute klubeko bigarren taldearen, Eibar B-ren, kontra, 18:00etan hasita.

Lan Mobel iraurgik gaur, ostirala, Azpeitiko kiroldegian hartuko du Oviedo asturiar taldea. Partida 21:00etan hasiko da, eta denboraldiko hamabigarren garaipenaren bila aterako da Azpeitiko taldea.

Joan den astebukaeran 67 eta 70 irabazi zuen Lan Mobelek Andorraren kontra. Sailkapeneko zazpigarren postuan da Lan Mobel Iraurgi eta Oviedo hamargarrena da.

Hirugarren Mailako Lagun Onakek bihar, zapatua, jokatuko du ligako partida. Eibarren jokatuko dute klubeko bigarren taldearen, Eibar B-ren, kontra, 18:00etan hasita. Lagun Onakek irabaztea du helburu, garaipenaren hiru puntuek sailkapeneko erdigunera gerturatzea ahalbidetuko diote-eta.

Lagun Onak hamalaugarren postuan dago 34 punturekin, eta Eibar B, berriz, hamabigarren 35 punturekin.