'Emakumeon kontrako indarkeriarik ez!'

Uztarria.eus 2012ko mar. 28a, 13:55

Bilgune Feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten plazan atzo, asteartea, hainbat herritarrek. Emakumeon kontrako indarkeriarik ez! zioen pankartarekin, joan den igandean (martxoak 25) Tolosan gertatu zen Caridad Angeles Rodriguez Arrietaren hilketa salatu zuten plazan elkartu zirenek, orduerdiko elkarretaratze isilarekin.