Lagun Onakek berdindu egin zuen igandean, Vitoriaren kontra

Uztarria.eus 2012ko mar. 27a, 15:12

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak puntu bat eskuratu zuen joan den aste bukaerako jardunaldian. Igandean, Vitoria hartu zuten Garmendipen azpeitiarrek; sailkapenaren behekaldean dabiltza, hamaseigarren tokian, hain zuzen ere, Azpeitian bana berdindu eta gero.

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak puntu bat eskuratu zuen joan den aste bukaerako jardunaldian. Igandean, Vitoria hartu zuten Garmendipen azpeitiarrek; sailkapenaren behekaldean dabiltza, hamaseigarren tokian, hain zuzen ere, Azpeitian berdindu eta gero.

Neurketaren hasieran, 2. minutuan, aurreratu zen Lagun Onakek. Gorka Blanco aurrelariak sartu zuen 1 eta 0eko gola. Vitoriak, berriz, 60. minutuan lortu zuen berdineketa (1-1), Gaizkak sartutako golari esker.

Azpeitiko taldea 14. postuan dago orain sailkapenean, 34 punturekin. Iñaki Eskisabelen taldeak ezin du aurkitu, momentuz, denboraldiaren azken txanpa lasaiago jokatzeko beharrezkoa izango luken puntu kopurua.