Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga igerilariak dominekin itzuli dira infantilen Espainiako Txapelketatik

Uztarria.eus 2012ko mar. 12a, 19:58
Ezkerretik eskubira, Manuel Unanue, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Eneko Etxeberria, udaletxeko harrera ekitaldian.

Mallorcan (Herrialde Katalanak) Aizpuruk urrezkoa irabazi zuen bular-igeriketako 200 metroko proban, eta zilarrezkoa estilo bereko 100 metroetan; bi proba horietan hartu zuen parte azpeitiarrak. Goenagak, berriz, sei probatan hartu zuen parte eta zilarrezko domina lortu zuen crawl erako 200 metroetan; estilo bereko 50 metroko proban Gipuzkoako marka ere ezarri zuen. Bi azpeitiarrak izan dira Euskadiko ordezkarien artetik dominak irabazi dituzten kirolari bakarrak. Beste azpeitiar bat ere, Pablo Etxeberria, lehiatu da txapelketan. 

Azpeitiko Udalak harrera egin die gaur (astelehena) arratsaldean Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga igerilari gazteei. Izan ere, bi azpeitiarrok emaitza bikainak lortu dituzte aste bukaeran jokatu diren infantil mailako Espainiako Txapelketetan.

Mallorcan (Herrialde Katalanak) Aizpuruk urrezko domina irabazi zuen bular-igeriketako 200 metroko proban, eta zilarrezkoa estilo bereko 100 metroetan; bi proba horietan hartu zuen parte azpeitiarrak. Goenagak, berriz, sei probatan hartu zuen parte eta zilarrezko domina lortu zuen crawl erako 200 metroetan; estilo bereko 50 metroko proban Gipuzkoako marka ere ezarri zuen.

Bi azpeitiarrak izan dira Euskadiko ordezkarien artetik dominak irabazi dituzten kirolari bakarrak. Beste azpeitiar bat ere, Pablo Etxeberria, lehiatu da txapelketan. Oarsoaldea kluba ordezkatu dute hiru azpeitiarrek Espainiako Txapelketetan, hango taldearekin entrenatzen baitute. Aizpuruk eta Goenagak azaldu dutenez, astean sei egunez entrenatzen dute, egunero bi orduz; sei egun horietatik bitan Oiartzunen egiten dituzte saioak, Oarsoaldekoekin.

Udaletxean, Eneko Etxeberria alkatearen eta Manuel Unanue Kirol batzordeburuaren eskutik jaso dituzte igerilari gazteek zorionak eta oroigarri bana, senitartekoz eta lagunez inguratuta.