Trikiti jaialdian 'Berastegi', 'Zabale' eta 'Izer' omenduko dituzte

Uztarria.eus 2012ko mar. 2a, 12:47

Martxoaren 17an, zapatua, izango da jaialdia Soreasu antzokian. Jaialdian parte hartuko dute, besteak beste, Astiasaran II.nak eta Izerrek, Laja II.nak eta Narbaizak, Epeldek eta Iturbidek, Lajak eta Landakandak, Zabale anaiek, Lutxurdiok eta Aitziberrek, Izerrek eta Alabierrek zein Elortza anaiek.

Aurtengo Sanjose Trikiti Jaialdia martxoaren 17an, zapatua, izango da eta Juan Ezenarro 'Berastegi', Luis Alberdi 'Zabale' eta Manuel Arrizabalaga 'Izer' omenduko dituzte. Soreasu antzokian izango da, 17:30ean hasita eta sarrera hamabi euro ordaindu beharko da. 

Jaialdian izango dira, besteak beste, Astiasaran II.na eta Izer, Laja II.na eta Narbaiza, Epelde eta Iturbide, Laja eta Landakanda, Zabale anaiak, Lutxurdio eta Aitziber, Izer eta Alabier zein Elortza anaiak.