Ipuin kontaketa saioak izango dira datorren astelehenean hasita

Uztarria.eus 2012ko mar. 1a, 12:27
Azpeitiko Udal Liburutegian izango dira kontaketa saioak.

Azpeitiko Udal Liburutegiak haur eta gaztetxoek liburuak irakurtzeko zaletasuna sustatzeko asmoz, Ipuinaren Ordua ekimena antolatu du bigarren aldiz. Kutxaren laguntzarekin antolatu dute ekimena. Ipuin Kontaketa saioak lau eta hamar urte bitarteko gaztetxoentzat izango dira eta martxoaren 5ean, astelehenean, hasi eta apirilaren 16an, astelehena, bukatuko dira.

Azpeitiko Udal Liburutegiak haur eta gaztetxoek liburuak irakurtzeko zaletasuna sustatzeko asmoz, Ipuinaren Ordua ekimena antolatu du bigarren aldiz. Kutxaren laguntzarekin antolatu dute ekimena. Ipuin Kontaketa saioak lau eta hamar urte bitarteko gaztetxoentzat izango dira eta martxoaren 5ean, astelehenean, hasi eta apirilaren 16an, astelehena, bukatuko dira. Guztira sei ipuin kontaketa saio izango dira, eta 18:00etan hasiko dira saio guztiak, Udal Liburutegian.

Datorren astelehenean, martxoak 3, HH4ko (lau urte) haurrentzat 'Kontu kontari' saioa izango da. Bigarren kontaketa, hilaren 12an (astelehena) izango da, eta HH5eko (bost urte) ikasleei zuzenduta egongo da. Zurrumurru taldeak eskainiko du saioa. Hilaren 19an, astelehena, ere Zurrumurru taldekoak izango dira Udal Liburutegian, eta LH 1, 2, 3 eta 4ko gaztetxoentzat izango da. Martxoaren 26an Badut taldea izango da liburutegian, eta HH5eko ikasleei zuzenduta egongo da kontaketa. Apirilaren 4an Izaskun Mujikak gidatuko du saioa, eta bost urteko haurrentzat izango da. Azken saioa apirilaren 16an izango da. Inguma taldeak itxiko du ipuin kontaketa zikloa, eta LH 1, 2, 3 eta 4ko ikasleentzako izango da.