Iker Iparragirrek irten du kartzelatik

Uztarria.eus 2012ko ots. 27a, 22:10
Iker Iparragirre bart Orkatzen. (Urola Kostako Hitza)

Atzo, 21:00ak baino pixka bat lehenago utzi zuten libre Soto del Real espetxean. 02:00ak aldera heldu zen Azpeitira, eta lehen harrera Orkatzen egingo zioten. 2005ean egin zuen ihes.

Iker Iparragirre libre dago berriz ere. 21:00ak baino zerbait lehenago utzi dute aske Madrilgo Soto del Real espetxean, eta Azpeitira bidean da senideekin eta lagun batzuekin —420 kilometroko tartea dago—. 01:00ak aldera helduko da herrira, eta lehen harrera Orkatzen egingo diote. 

Uztarria.com-ek jakin duenez, lagunak auto batean espetxera iristen ari zirela Guardia Zibilak geratu egin ditu kontrol batean. Bueltakoan ere bai, senideekin batera.

2005ean Azpeititik ihes egin eta 2007an Frantzian atxilotu zutenetik han preso egon ondoren, Iparragirre joan den urtarrilaren 18an epaitu zuten. Lau urteko kartzela zigorra jarri zioten eta, beteta zuenez, otsailaren 16an Espainiaratu zuten, bere kontrako euroagindua beteta. Madrilen, Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epaileak kartzelara bidali zuen, Frantziako epaiaren jakinarazpen ofiziala jaso bitartean.

Lehengo ongi etorria

Bart iritsi da Iker Iparragirre Azpeitira, 02:00ak inguruan. Orkatz tabernan egin diote harrera azpeitiarrari, eta 100 lagunetik gora elkartu ziren hari lehen ongi etorria egiteko.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
Juan Karlos Arruti (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten. 
Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten. 
Jabi Agirre. Sevilla II (Espainia) preso, 957 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
Joseba Segurola. Nanterren (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
Josu Urbieta (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)