Babesle berriak ditu Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2012ko ots. 24a, 13:03
Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko bi taldeetako txirrindulariak. (Nerea Uranga)

Nafarroako Atracciones Sanz eta Azpeitiko Epi Kristaldegiak babestuko dituzte Lagun Onak Txirrindulari Elkartearen kadeteetako eta jubeniletako taldeak. Berriak dira babesleak. Azpeitiko eta Azkoitiko udalak eta txirrindularien elkartea babesle bila elkarlanean aritu dira, eta lan horrek emaitza bikaina izan duenez alde guztiak "gustura" daude.

Nafarroako Atracciones Sanz eta Azpeitiko Epi Kristaldegiak babestuko dituzte Lagun Onak Txirrindulari Elkartearen kadeteetako eta jubeniletako taldeak. Berriak dira babesleak. Azpeitiko eta Azkoitiko udalak eta txirrindularien elkartea babesle bila elkarlanean aritu dira, eta lan horrek emaitza bikaina izan duenez alde guztiak "gustura" daude. Lagun Onak-ekoek azaldu dutenez, "eskertzekoa da udalek egindako ahalegina, eta ematen diguten laguntza eta erraztasuna". Txirrindulari elkarteko lehendakari Gurutz Aldalurren esanetan, "Atracciones Sanz eta Epi Kristaldegiari eskerrak eta baita ere lasterketak antolatzen eta gure bi taldeak aurrera eramaten laguntzen diguten babesle txikiei. Bestetik, elkartearen inguruan lanean dabiltzan guztiak ere ezinbestekoak dira gure jarduna aurrera eramateko". Talde txukunak dituztela eta hastera doazen denboraldian elkarteko txirrindulariek poz bat baino gehiago emango dutela esan du Aldalurrek.

Ibon Arrieta Azkoitiko kirol zinegotzia eta Manuel Unanue Azpeitiko kirol zinegotzia ere txirrindularitzako taldeen aurkezpenean izan dira. Arrietaren arabera, "bi herrien arteko harremanak elkarlanekoa izan behar du eta horren erakusle txirrindulari elkarteena da. Noski, bi herrien arteko pike sanoak egon egin behar duela, baina bi herriek hainbat arlotan elkarrekin jardutea onuragarria da, honenbestez kirolean bezalaxe kulturan eta beste arlo batzuetan ere horrela izaten den". Arrietak txirrindularitzaren bueltako afizionatuek egindako lana ere eskertu zuen. Unanuek ere, Lagun Onak Txirrindularitza Elkartean dabiltzanak zoriondu zituen, "horrelako bi talde mantentzeagatik". Era berean, babesleei eskerrak eman zizkien Azpeitiko kiroletako zinegotziak. Txirrindulari gazteei, berriz, "kirola eginez ondo pasatzeko" gomendioa egin zien Unanuek.

Jende gehiago lanak banatzeko

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak denboraldi berria hasteko kadeteetako eta jubeniletako talde bana osatu du. Beñat Mendia elkarteko kirol zuzendariaren esanetan, denboraldi honetan sei zuzendari daude bi taldeak zuzentzeko eta horrek lanak banatzeko aukera ematen die, "eta baita txirrindulariekin lana hobeto egiteko era". Hala, asteburuetan entrenamendu batzuk antolatu dituzte taldekideentzako. "Denboraldi berri honetan, aste barruan ere entrenamendu batzuk programatzea da gure asmoa, era horretan gure txirrindulariak ahalik eta ondoen zaintzeko".

Kadeteen taldea sei txirrindularik osatzen dute eta jubenilena 11k. Kadeteek hogei bat lasterketa izango dituzte, saninazioak bitartean. Jubenilek, berriz, 40 lasterketa korrituko dituzte guztira.

Azpeitian denboraldi honetan Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta lau lasterketa korrituko dira: martxoaren 10ean, martxoaren 17an sanjosetakoa, maiatzaren 6an Urrakiko Igoera eta uztailaren 28an saninazioetakoa.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko bi taldeak:

Kadeteak:

Zuzendariak: Ion Arruti Uria, Gorka Agirre Aranguren eta Beñat Mendia Ugarte azpeitiarrak.

Unai Orbea Odriozola (Azpeitia)

Oier Ibarguren Etxeberria (Azpeitia)

Ekain Esnal Arrizabalaga (Azpeitia)

Mikel Alberdi Orbegozo (Azpeitia)

Asier Iparragirre Azpiazu (Azpeitia)

Andoni Gurrutxaga Iraola (Azpeitia)

Juniorrak:

Zuzendariak: Imanol Arizmendi azkoitiarra eta Gurutz Aldalur eta Iagoba Korta azpeitiarrak.

Jokin Alberdi Orbegozo (Azpeitia)

Iosu Garate Soraluze (Azkoitia)

Mikel Izagirre Garate (Azkoitia)

Iñigo Korta Aranburu (Azpeitia)

Ander Larrañaga Irazuegi (Azpeitia)

Iñaki Martinez Zurutuza (Azpeitia)

Eneko Osa Martin (Azkoitia)

Lander Sanjuan Goikoetxea (Azpeitia)

Ander Uranga Sansebastian (Azpeitia)

Xabier Uzin  Arsuaga (Azkoitia)

Ander Garate Azpiazu (Azkoitia)