Igerilari azpeitiarrek hamaika domina lortu dituzte azken proban

Urola Kostako Hitza 2012ko ots. 24a, 11:34
Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru.

Hiru igerilariren artean urrezko sei, zilarrezko bi eta brontzezko hiru domina lortu dituzte Euskal Herriko proban.

Igeriketako Neguko Infantilen Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen Galdakaon pasa den astebukaeran, eta bertan hiru azpeitiarrek hartu zuten parte. Hiruren artean hamaika domina lortu dituzte hain justu: sei urrezko, bi zilarrezko eta hiru brontzezko. 

Pablo Etxeberriak, urrezko bi domina lortu ditu, 1.500 metro librean eta 400 metro librean. Horrez gain, brontzezko bat ere lortu du 4 x 200 librean. Jon Aizpuruk, urrezko domina eskuratu du 100 metro bularrean. Zilarrezko bi domina ere bai, bata 200 metro estiloetan eta bestea berriz 50 metro librean; eta azkenik brontzezko bat lortu du 4 x 100 metro estiloetan. Jon Aizpuruk
gainera, orain hamabost egun ospatutako Gipuzkoako Txapelketan beste errekor bat hautsi zuen,
200 metro bular frogan hain zuzen ere, erlojua 2.35.18an gelditu baitzuen marka 53 ehunekotan hobetuz.

Goenagak urrezko hiru domina

Oihana Goenagak urrezko hiru domina lortu ditu Euskal Herriko txapelketako 200 metro estiloetan, 50 metro libreko modalitatean eta 4 x 100 metro estiloetan; brontzezko domina bat ere lortu du, 200metro bizkarrezkoan.