Xanti Rodriguezek Valentziako erkidegoko argazki txapelketan saria jaso du

Uztarria.eus 2012ko ots. 23a, 14:29
Xanti Rodriguez saria jasota.

Espainiar estatuko argazki txapelketa garrantzitsuenetakoa da Valentziakoa, eta salmenta publizitate arloan eskuratu du saria.

Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978) argazkilaria Valentziako erkidegoko X. Argazki Txapelketan saria jaso berri du. Espainiar estatuko argazki txapelketa garrantzitsuenetakoa da Valentziako erkidegokoa, eta salmenta publizitate arloan eskuratu du saria. Valentziako Cullera herrian egin zuten sari-banaketa ekitaldia, duela egun batzuk. 

Bi urtean behin banatzen dituzte sari hauek, eta azpeitiarra duela bi urteko txapelketara aurkeztu eta ezkontza arloko finalera iritsi arren, ez zuen saririk irabazi.