Pixkanaka biluzten ari den etxea

Urola Kostako Hitza 2012ko ots. 23a, 12:42

Barrutik erorita dago Buztinzuriko errebaleko etxe bat. Ez dauka teilaturik, eta barrenean dauzka, puskatuta eta lurrera erorita habeak eta paretak. Aurreko astea bitartean zinta jarrita izan du inguratuta, kanpoaldean. Fatxada zatitxoak erortzen ari zaizkio, bere parean lurrean ikusi daitekeen bezala.

Udaltzaingotik jakinarazi dute erortzen ari zaizkion zatitxo horiengatik jarri ziotela zinta. Atzo, asteazkena, eguerdian falta zitzaion zinta, karnabalak zirela-eta, kendu egin ziotelako. Hala ere, udaltzainek esan dutenez, berriro laster inguratuko dute zintarekin.