Alex Garaik irabazi du III. Gau Txori Argazki Rallya

Uztarria.eus 2012ko ots. 22a, 12:58

Otsailaren 4an, zapatua, izan zen Gau Txori Argazki Rallya, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta. 23 lagunek eman zuten izena. Alex Garaik irabazi zuen lehiaketa. Bigarrena Carlos de Cos izan zen; hirugarrena, Carlos Mediavilla sailkatu zen; laugarren Alaitz Ruiz eta bosgarrena Iban Etxezabal izan ziren. Herriko lehenengo sailkatua Alaitz Ruiz izan da.

Otsailaren 4an, zapatua, izan zen Gau Txori Argazki Rallya, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta. 23 lagunek eman zuten izena. Lehendabizi Lau Biden afaldu zuten eta lehiaketarekin hasi ziren segidan. Bost gai jarri zizkieten parte-hartzaileei: publizitatea, hotzari aurre eginez, arkitektura, farolak piztuta eta harriztutako zorua. Epaimahaikideak, Valen Garcia, Juan Mari Amenabar eta Mikel Zengotita izan ziren.

Argazkilari bakoitzak bost argazki aurkezteko aukera zuen gehienez, eta hona puntu gehien lortu zuten aurreneko bosta argazkilarien izenak:

1.- Alex Garai: 101 puntu. (150€ eta garaikurra)

2.- Carlos de Cos: 98 puntu. (100€ eta garaikurra)

3.- Carlos Mediavilla 96 puntu. (70€ eta garaikurra)

4.- Alaitz Ruiz: 94 puntu. (garaikurra)

5.- Iban Etxezabal: 93 puntu.

Lehiaketako argazkiekin bideo proiekzioa egingo dute otsailaren 25ean, zapatua, Sanagustin kulturgunean,18:30ean hasita.