Hainbat domina Andoainen musika eskolako ikasleentzat

Urola Kostako Hitza 2012ko ots. 9a, 16:58

Andoaingo Udalak eta Seiasle elkarteak antolatuta, VII. Piano Jaialdia izan da pasa den asteburuan. Juan Antxieta Musika Eskolako 24 piano-jotzailek  hartu dute parte bertan -argazkian-, eta hainbat domina lortu dute. Horrez gainera, Oihana Rodriguezi, 12 urteko zumaiarrari, aipamen berezia egin zioteb jaialdian eskainitako emanaldiagatik. Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako ikaslea da.