Soreasu antzokiko zine pantaila apurtu dute

Uztarria.eus 2012ko ots. 2a, 13:02
Antzokiko zine pantaila puskatuta.

Hori dela-eta, datozen pare bat aste bukaeratan ez da zine emanaldirik izango

Pantaila berria iritsitakoan hasiko dituzte berriz zine emanaldiak

Asteburu honetako zine emanaldiak bertan behera utzi behar izan ditu Udalak, Soreasu antzokiko pantaila apurtuta agertu delako; bi zulo eta arraila bat ditu. Udalak esan duenez, "bandalismo zentzugabearen ondorioz, bi astez ez da zine emanaldirik izango". Gainera, horrelako zerbait gertatzen den lehenengo aldia ez dela eta azken asteotan Udaltzaingoak herriko hainbat gazte identifikatu dituela esan du Udalak.

Pantaila berria iritsitakoan jarriko dute zinea berriz martxan. Udalak jakinarazi duenez, "herritarrei aurretik jakinaraziko zaie noiz hasiko diren zine emanaldiak".