Gizonezko bat atxilotu zuten asteburuan bikotekidea erasotzeagatik

Uztarria.eus 2012ko urt. 31a, 16:01

Erasoa igande goizaldean gertatu zen

Udalak "irmoki salatu eta gaitzestu" du gertaera hori

Gizonezko bat atxilotu zuten asteburuan Azpeitian, bikotekidea "bortizki erasotzeagatik". Udala izan da erasoaren berri eman duena; larunbat gaua edo igande goizalde aldera gertatu zen erasoa.

Udalak "irmoki salatu eta gaitzestu" du gertaera hori.