Zine Klubeko emanaldia izango da gaur, Soreasun

Uztarria.eus 2012ko urt. 26a, 11:01
'Another year' filmeko une bat.

21:30ean hasita, Soreasu antzokian eta Another year filma eskainiko dute

Sarrera hiru euro ordaindu beharko da

Ta3. Zine Klub Taldeak antolatuta, zine klub emanaldia izango da gaur, 21:30ean hasita, Soreasu antzokian. Another year filma eskainiko dute.

Mike Leigh zuzendariaren filma da, eta aktoreak Jim Broadbengt, Ruth Sheen eta Lesley Manville dira. Filma 129 minutukoa da, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da.