Emakume sortzaileen saioa izango da gaur, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2012ko urt. 25a, 11:01

Emakumeen Txokoan izango da, 19:30ean hasita

Bertan, emakume idazleen olerkiak, ipuinak eta elkarrizketak irakurriko dituzte

Ilunabar literarioak: emakume, idazle, sortzaile... izenburupean emakume sortzaileen ekitaldia antolatu dute Emakumeen Txokoan. Gaur, asteazkena, izango da ekimena 19:30ean hasita. Bertan, emakume idazleen olerkiak, ipuinak eta elkarrizketak irakurriko dituzte. Era horretan, haien sormenari "zabalkundea" eman nahi diote.