Danbor taldeek Egin Dezagun Bidea ekimenaren proposamena onartu dute

Uztarria.eus 2012ko urt. 18a, 11:01
Hamabost danbor taldetako ordezkariek egin zuten presoen aldeko aldarria soinean eramateko deia. (Egin dezagun bidea)

Hala, 23:55ean, Josu Oiarzabal 'Xenpelar'-ek bertso bat kantatuko du

Danbor-joleek Euskal presoak Euskal Herrira lelopean pankarta zabalduko dute

Asteleheneko, hilak 16, danborradako helduen entsegua eta gero, danbor taldeetako arduradunek Egin Dezagun Bidea ekimenaren proposamena onartu zuten. Hori dela-eta, sansebastian bezperako danborradan, 23:55ean, Josu Oiarzabal Xenpelar azpeitiar bertsolariak bertsoa abestuko du, eta danbor-joleek Euskal presoak Euskal Herrira lelodun pankarta zabalduko dute.

Bestalde, hamabost danbor taldetako ordezkariek sansebastianetan euskal presoen eskubideen aldeko aldarria soinean eramateko eskatu dute.