Hilaren 18an epaituko dute Iker Iparragirre, Parisen

Uztarria.eus 2012ko urt. 5a, 12:01

Frantziako Poliziak 2007ko uztailaren 26an atxilotu zuen Iparragirre

Iparragirrek 2005ean egin zuen ihes, Espainiako Polizia Azpeitira atxilotzera etorri zenean

Hilaren 18an, asteazkena, epaituko dute Iker Iparragirre azpeitiar presoa Parisen.

Frantziako Poliziak 2007ko uztailaren 26an atxilotu zuen Iparragirre, Rodez herrian, Aveyron departamenduan, herrialdearen hego-ekialdean. Berarekin batera atzeman zituzten, Juan Cruz Maiza Artola eta Galder Bihotz Cornago Arnaez. Hirurei ETAren talde logistikokoak izatea leporatu zioten atxilotu zituztenean.

Iparragirrek 2005ean ihes egin zuen, Espainiako Polizia Azpeitira atxilotzera etorri zenean.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. Sevilla II (Espainia) preso, 957 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Nanterren (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
- IƱaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)