Soreasu barrutik ikusteko aukera eskainiko du Udalak

Uztarria.eus 2012ko urt. 4a, 11:01

Zapatuan, 11:00etan, kultur taldeentzat irekiko dituzte ateak

.12:00etan, berriz, herritarrentzat zabalduko dute

Zapatuan, hilak 7, nahi duten herritarrek Soreasu antzokia osorik ikusteko aukera eskainiko du Azpeitiko Udalak. Eraikinaren barruan dagoen antzokia eta hari lotutako gainontzeko guneak nola dauden erakutsiko ditu.

Soreasuko ateak herritarrentzat eta kutur taldeentzat irekitzea Azpeitia Denon Artean ekimenaren baitan egingo dute.

Zapatuan, ateak irekitzearekin batera Udalak Soreasuz duen informazioaren berri emango du, eta herritarrek eraikinaren inguruan dituzten proposamenak jasoko ditu larunbatean bertan. 11:00etan, kultur taldeetako ordezkariekin ikusiko dute Soreasu Udaleko ordezkariek eta 12:00etan herritarrekin.