Urrestillan gaztetxoentzat hainbat ekimen izango da

Uztarria.eus 2012ko urt. 3a, 11:01

Gaur, asteartea, eta bihar ekimen bereziak egingo dituzte

.10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko dute

Udaleko Gazteria sailak antolatuta, Urrestillako gaztetxoen lokalean ekintza bereziak egingo dituzte gaur, asteartea, eta bihar.

Sei urtetik gorakoentzako ekimenak dira bi egunotan egingo dituztenak: eskulanak, sukaldaritza... 10:00etan hasiko dira eta 13:00etan bukatuko dute, Urrestillako haurren lokalean, anbulatorio ondoan.