Soreasuko aparkalekua doakoa izango da hilaren 7ra arte

Uztarria.eus 2012ko urt. 2a, 13:01

.09:00etatik 21:00etara bitartean ez da ordaindu beharko autoa Soreasun uzteagatik

"Alde Zaharrera erosketak egitera etortzen den jendearentzat" jarri dute ekimena abian Udalak eta Bertanek

Atzo, urtarrilak 1, hasita hilaren 7ra arte, zapatua, Soreasuko aparkalekua doakoa izango da, 09:00etatik 21:00etara bitartean.

Ekimena Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak jarri dute abian, "Alde Zaharrera erosketak egitera etortzen den jendearentzat".