Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo dute, bihar

Uztarria.eus 2012ko urt. 2a, 12:01

Udaletxeko Areto Nagusian izango da bihar, asteartea, 19:30ean hasita

Hainbat gai landuko dituzte, eta herritar talde batek sartutako mozio baten inguruan ere eztabaidatuko dute

Azpeitiko Udalak bihar, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 19:30ean hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Honakoak dira biharko plenoan landuko dituzten gaiak:

.1.- 2011ko abenduaren 13an egindako bilkuraren akta onartzea.

.2.- Arau Osagarrien Berrazterketan Izarra 5. H.I.E. eremurako Plan Partzialaren bigarren aldaketa: behin betiko onarpena.

.3.- Burnibidearen Euskal Museoa fundazioaren estatutuen aldaketaren berri ematea.

.4.- Azpeitia Lantzen S.A.ko auditori lanen esleipena.

.5.- Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa.

Azken mozio hori, herritar talde batek sartu du.