630 lagun izan dira San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus 2011ko abe. 31a, 14:12

Gizonezkoetan Yerai Varela (0:23:21) izan da aurrena, eta emakumezkoetan Nerea Etxeberria (0:29:09)

Xabin Aranaga eta Nerea Etxeberria izan dira lehenengo azpeitiarrak

Urteari agur esateko modu asko dauden arren, gaur, hilak 31, ehunka lagunek lasterka egitea aukeratu dute. Ohikoa den legez, San Silbestre lasterketa izan da 12:00etan hasita, eta 630 lagunek hartu dute parte. Iaz baino jende gehiago izan da lasterketan eta 630ek bukatu dute.

Gizonezkoetan, Yerai Varelak (0:23:21) irabazi du. Iaz bigarren sailkatu zen, baina ez da Azpeitiko San Silbestre irabazten duen lehen aldia. Bigarren Pedro Muñoz (0:23:23) azkoitiarra izan da. Hirugarren, berriz, Rafa Maritxalar (0:24:04) sailkatu da. Gizonezkoetan lehenengo azpeitiarra, aldiz, Xabin Aranaga (0:24:41) izan da.

Emakumezkoetan, Nerea Etxeberria (0:29:09) nagusitu da eta, beraz, lehenengo emakume azpeitiarra ere bera izan da. Bigarren postua Nerea Azpiazu (0:29:19) azpeitiarrak eskuratu du. Hirugarrena, berriz, Olatz Gabilondo (0:33:06) azpeitiarra izan da. Podiumera igo diren hiru emakumeak azpeitiarrak izan dira.

Lasterketako sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen