Azpeitia Zero Zabor hasia da oinarria sendotzen

Azpeitia Zero Zabor, Uztarria.com 2012ko urt. 2a, 12:01

Hilaren 29ko batzarrean taldearen helburuez, jarraitu beharreko bideaz eta antolakuntzaz aritu ziren

Datozen egunetan, herritarrei informazioa bideratzen hasiko da taldea

Joan den ostegunean, hilaren 29an, Azpeitia Zero Zaborrek batzarra egin zuen. Hitzordura joan zirenei, taldearen helburua "Zero Zabor programa herrian martxan jartzea" zela azaldu zitzaien. Argi dute, ordea, "herritargo zabalarekin egin beharreko bidea" dela eta horretarako urratsak pixkanaka eman beharko direla. Hasteko, herritarrei ahalik eta informazio gehien helarazi nahi dio AZZ taldeak, ondoren, eztabaidari bidea zabaltzeko. Modu horretan, herritarren artean "norabidea zehaztea eta martxan jartzea" bilatu nahi dute Azpeitia Zero Zaborrekoek.

Hurbildu zirenekin komunikazioa mantentzeko bitartekoak jarri zituzten. Kontuan izanda "gaur egungo errealitatera egokitu beharra daudela antolatzeko eta komunikatzeko bideak".

Beste puntu asko ere jorratu ziren batzarrean; lapatxen egoera, Gipuzkoan zabaldu den eztabaida, aldatzeko beharra...

Datozen egunetan, herritarrei informazioa bideratzen hasiko da taldea eta eurekin harremanetan jarriz "bide hori batera egitera" gonbidatu dituzte herritarrak.