Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako izen-ematea zabalik dago

Uztarria.eus 2011ko abe. 30a, 12:12

Autobuserako izena urtarrilaren 5era, osteguna, bitartean eman behar da

Urtarrilaren 7an, 15:30ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik Bilbora

Urtarrilaren 7an, zapatuan, Bilbon euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den Herri Mobilizazio Orokorrerako autobusa antolatu dute. Autobuserako izena urtarrilaren 5era, osteguna, bitartean eman behar da Ametsa, Orkatz eta Jim Clark tabernetan, udaletxean edo webgune honetan.

Urtarrilaren 7an, 15:30ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik Bilbora. Ikasle eta langabetuek hiru euro ordaindu beharko dute autobuseko bidaia. Langileek, berriz, bost euro.

.Besteak beste, 800 azpeitiar baino gehiagoren argazkiekin kartela osatu dute manifestaziora joateko deia egiteko.