Aizkorrin agurtuko dute urtea Lagun Onak Mendi Bazkunakoek

Uztarria.eus 2011ko abe. 30a, 12:12

Aldiz, urtea berria, 2012a, Erlon hasiko dute

.11:00ak inguruan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dute

Urteko azken egunerako, hilaren 31rako, Otzaurtetik Aizkorrira eta handik Arantzazura ibilaldia egingo dute Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Helduentzako goiz ibilaldia izango da eta 07:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik Otzaurtera autobusez. Handik Aizkorrira igoko dira, gero, Arantzazura jaisteko.

Urte Berri Egunean, hau da, urtarrilaren 1ean, Erlora egingo dute ibilaldia Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. 09:00etan abiatuko dira plazatik Erlora eta, 11:00ak inguruan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dute.