Txapelen omenezko bertso-saiorako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2011ko abe. 30a, 12:12

Nork jarri zion txapela Gipuzkoako bertsolari txapelketako irabazleari? galderari erantzuna Laxaro Azkune da

Maite Urbistondo, Juan Inazio Azkue eta Axun Larrañaga dira irabazleak

Uztarria Komunikazio Taldeak gaur, hilak 30, Txapelen omenez egingo den bertso-saiorako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. 22:30etan hasiko da emanaldia, Soreasu antzokian.

Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun behar izan diote Uztarriaren bazkideek: Nork jarri zion txapela Gipuzkoako bertsolari txapelketako irabazleari? Galderaren erantzuna Laxaro Azkune da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Maite Urbistondo, Juan Inazio Azkue eta Axun Larrañaga.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.