Bidezko Merkataritza bultzatzeko denda irekita dago

Uztarria.eus 2011ko abe. 29a, 13:12

Azpeitiko Misio Taldeak zabaldu du

Urtarrilaren 5era arte egongo da irekita

Azpeitiko Misio Taldekoek Bidezko Merkataritza bultzatzeko denda ireki zuten hilaren 17an, eta zabalik egongo da urtarrilaren 5era arte. Donejakue kalean jarri dute denda, Frontoi Txiki ondoan.

Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko aukera dago bertan. Jatekoak, artisau produktuak, jostailuak, ehunak... Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "ateratzen den dirua hainbat herrialdetako garapenerako proiektuak bultzatzeko erabiltzen da".

Ordutegia

Astelehenetik igandera bitartean irekiko dute, baina astegunetan arratsaldez soilik irekiko dute eta asteburuetan goizez. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Aldiz, larunbat eta igandetan, 12:00etik 14:00etara.