Bihar izango da San Silbestre lasterketan izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2011ko abe. 29a, 12:12

.12:00ak bitartean eman ahal izango da izena www.kirolprobak.com webgunean

Aldiz, Azpeitiko Aitzaki Kirolak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan gaur, osteguna, eguerdira arte egongo da zabalik izen ematea

Aurtengo San Silbestre lasterketan izena emateko azken eguna bihar, ostirala, izango da. 12:00ak bitartean eman ahal izango da izena www.kirolprobak.com webgunean. Aldiz, Azpeitiko Aitzaki Kirolak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan gaur, osteguna, eguerdira arte egongo da zabalik izen ematea. Iazko moduan egunean bertan ezingo da izena eman.

Xeye Azkoitiko eta Azpeitiko Atletismo taldeak antolatu du San Silbestre proba , Azpeitiko Udalaren babesarekin, Urola Kostako Hitza-ri laguntza emateko asmoz eta, aurtengoa, lasterketa egiten den hamaikagarren aldia izango da.