'Bidaia intimoak' dokumentala emango dute gaur, Sanagustinen

Uztarria.eus 2011ko abe. 28a, 13:12

.21:00etan hasiko da

Sanagustinen hilero euskarazko edo euskarazko azpitituluak dituen dokumentala izango da ikusgai aurrerantzean

Gaur, asteazkena, Bidaia intimoak dokumentala emango dute Sanagustin Kulturgunean, 21:00ean hasita. Jon Maiak zuzendutako eta Orio ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako lana da.

Argia astekariarekin egindako akordioaren arabera, Sanagustinen hilero euskarazko edo euskarazko azpitituluak dituen dokumentala izango da ikusgai aurrerantzean.