Izarraitz Igeri Elkarteko 26 igerilari izan dira Gabon Kopan, Eibarren

Uztarria.eus 2011ko abe. 23a, 12:12
Izarraitzeko igerilariak Eibarren.

Joan den zapatuan jokatu zuten proba

Guztira hamalau domina eta bi garaikur lortu zituzten azpeitiarrek

Joan den zapatuan, hilak 17, Igeriketako Gabon Kopa jokatu zuten Eibarren, eta bertan izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko 26 gaztetxo. Azpeitiarrak Legazpiko, OƱatiko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko eta Azkoitiko igerilarien kontra lehiatu ziren. Guztira hamalau domina eta bi garaikur lortu zituzten azpeitiarrek.

Taldekako probetan bi garaikur lortu zituzten azpeitiarrek. Benjaminen talde mixtoak 8x25 estiloetan 2. postua eskuratu zuen. Alebin mailako neskek, betrriz, 4x50 estiloetan lehenengo postua lortu zuten. Alebin mutilak, aldiz, zortzigarren sailkatu ziren 4x50 metro estiloetan.

Honatx emaitzak:

.50 metro bizkarrez: Maialen Sudupe (1.postua) eta German Aranburu (3.postua).

.50 metro bularrez: Maitane Goenaga (1.postua), Maddi Garate (2.postua), Jon Sudupe (4.postua) eta Naroa Aranbarri (4.postua).

.50 metro librean: Eneko Caballero (1.postua), Paula Urrestilla (2.postua), Unai Elias (3.postua), Nagore Kerejeta (3. postua), Mikel Mujika (4.postua), Andrea Mangas (8.postua), Aritz Madrazo (8.postua), Arai Garate (17.postua).

.100 metro bizkarrez: Jone Goenaga (1.postua), Joanes Astigarraga (2.postua), Nerea Berasategi (3.postua), Mikel Orbea (4.postua).

.100 metro bularrez: Eva Astigarraga (1.postua), Imanol Odriozola (4.postua), Nahia Odriozola (4.postua), Elene Viles (5.postua).

.100 metro librean: Aiora Beristain (1.postua), Eneritz Aramendi (2.postua) eta Aratz Iraola (7.postua).