Euskal selekzioaren partidarako autobusa antolatu du Lagun Onakek

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 22a, 18:12

Abenduaren 28an Tunisiaren kontra jokatuko dute, San Mamesen

Sarrerak eta autobuserako txartelak Zuhatzen edota Lagun Onaken bulegoan, Garmendipen, egongo dira salgai abenduaren 23an eta 26an

Abenduaren 28an, Bilboko San Mamesen euskal selekzioak Tunisiaren aurka jokatuko du, eta futbol partidara joateko autobusa antolatu du Lagun Onak Futbol Elkarteak.

Sarrerak eta autobuserako txartelak Zuhatz tabernan edota Lagun Onaken bulegoan, Garmendipen, egongo dira salgai, 25 eta 35 eurotan, bihar, abenduak 23, eta 26an, 18:00etatik 20:00etara.