Ganbara batek su hartu zuen atzo, Eliz Kalean

urola-Kostako Hitza 2011ko abe. 22a, 12:12

Kalean zebiltzan gazte batzuk taberna bateko su itzalgailu batekin gehiena itzaltzea lortu zuten

Udaltzainen esanetan, gazteek esku hartu ez bazuten etxe guztiak hartuko zuen su

Eliz Kalean, egurrezko etxe bateko ganbara batek su hartu zuen atzo eguerdian. Kalean zebiltzan gazte batzuk leihotik kea irteten ari zela ikusi eta hara abiatu ziren. Haietako batek Hitza-ri esan dionaren arabera, sua ikus zitekeen lurrean. Mantekin hasi ziren itzaltzen hasiera batean, baina ondoren taberna bateko su itzalgailu batekin gehiena itzaltzea lortu zuten suhiltzaileak iristerako.

Udaltzainek adierazi dutenez, gazteek esku hartu ez bazuten etxe guztiak hartuko zuen su, egurrezkoa delako.