Gabonetako loteriako hirugarren saria herrira iritsi da

Urola-Kostako Hitza 2011ko abe. 22a, 12:12

Plazako Disdira dendan saldu da zenbakia; guztira 500.000 euro etorriko dira herrira

Lokotx tabernan saldutako zenbakiek ere saria dute

Azpeitiko plazako Disdira dendan saldutako zenbakiak, Gabonetako Loteriako hirugarren saria lortu du. 2184 zenbakia da sariduna, eta Lizarran eta Barakaldon ere saldu da zenbaki hori. Guztira 500.000 euro etorriko dira herrira.

Plazan beste sari bat ere tokatu da, ordea. Lokotx tabernan saldutako zenbakiekin alegia. 68rekin amaitzen diren zenbakiek ere saria izango baitute. Dezimo bakoitzeko 120 euro hain zuzen.