Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga Euskadiko Selekzioarekin izan dira Madrilen

Uztarria.eus 2011ko abe. 13a, 13:12
Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru ikurrina eskutan hartuta. (Nerea Illarramendi)

Goenagak 200 metro estiloetan hamargarren postua lortu zuen

.200 metro bularrez proban 13 urtekoen Euskadiko marka berriz hautsi du Aizpuruk

Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga azpeitiar igerilariak Euskadiko Selekzioarekin Madrilen izan dira asteburuan, Infantil Mailako Igeriketako Txapelketan.

Larunbatean eta igandean jokatu zen txapelketa eta Oihana Goenagak 200 metro estiloetan hamargarren postua lortu zuen. 100 metro librean hamahirugarrena eta 400 metro estiloetan deskalifikatu egin zuten, buelta gaizki emateagatik. Taldekako proban, estilo librean, berriz, bosgarren postua lortu zuen.

Jon Aizpuruk, aldiz, 100 metro bularrez proban hartu zuen parte eta hamaseigarren postuan sailkatu zen. 200 metro bularrez proban, berriz, hamalaugarrenean. 200 metro bularrez proban 13 urtekoen Euskadiko marka berriz hautsi du Aizpuruk, segundo bat eta 86 ehunekotan. Hori dela-eta, 2:34:25ean utzi du errekorra.