Xabier Lete gogoan kantaldia izango da hilaren 23an

Uztarria.eus 2011ko abe. 12a, 13:12

Sarrerak salgai daude dagoeneko, www.kutxa.net eta herriko hainbat tabernetan

Uztarriak hamar sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Xabier Lete gogoan kantaldia izango da hilaren 23an, ostirala, Izarraitz Pilotalekuan. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta EƱaut Elorrieta (Ken zazpi), Alex Sardui (Gatibu), Anje Duhalde, Pier Pul Berzaitz, Arantxa Irazusta eta Petti izango dira oholtzan. Aurkezle lanak, berriz, Noel Elorgak egingo ditu.

Sarrerak www.kutxa.net webgunean zein Sanagustin Kulturgunean eta Pastorkua, ISB, Eguzkitza eta Etxe Zuri tabernetan erosi daitezke dagoeneko. Sarrerak 15 euro balio du.

Hamar sarrera bikoitz

Uztarria Komunikazio Taldeak kantaldirako hamar sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: Nongoa zen Xabier Lete abeslaria?

Zozketa abenduaren 22an, goizeko 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita.

Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.