Imanol Elias: "Kulturan egin daitekeen lanak ez du bukaerarik, kulturak berak ez baitu mugarik"

Olatz Prat (Azpeitiko Kultur Mahaia) 2011ko abe. 7a, 15:12
Kultur Mahaiak Imanol Eliasi egindako elkarrizketako lehen bi orrialdeak.

Duela hilabete pasa aipatu zion Azpeitiko Kultur Mahaiak ohorezko bazkide izendatzeko asmoa zeukala, eta ea zer iruditzen zitzaion; gustura hartu zuen, eta eskerrak eman zituen

Igandean izango da ohorezko bazkidetzaren ekitaldia, Sanagustinen (18:00), eta gu lehengo astean egon ginen Eliasekin, honetaz eta hartaz hitz egiteko; kulturari buruz hitz egiteko, alegia. Gaur eguneko egoerari buruz aritu ginen, batik bat Hemen elkarrizketa PDFan

Elkarrizketako esan batzuk:

  • "Kulturan egin daitekeen lanak ez du bukaerarik, kulturak berak ez baitu mugarik".
  • "Eskertzekoa da Kultur Mahaiaren izendapen hau. Urteotan kulturan egindako bidea gogora ekarri dut".
  • "Kultur Mahaiaren lana oso ona da. Jende ezberdina biltzea izugarria da".
  • "Lehen ez zeuden hainbeste kultur talde, ez zegoen oraingo indar hau".
  • "Jendeak antzezlan onak idazten ditu, baina horiek kaleratzeko bideak jarri behar dira".
  • "Herrian oso osasuntsu ikusten dut antzerkia. Nahi zen hori lortzen ari da pixkanaka".
  • “Kulturak aurrera egiteko, haren lana ordaintzea da modu bat".