Laxaro Azkunek jarriko dio txapela Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapeldunari

Uztarria.eus 2011ko abe. 7a, 11:12

Laxaro Azkune (Azpeitia, 1950) bertsolaritza munduan murgilduta ibili izan den eta dabilen gizona da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean oholtzan izango da, baina ez kantuan; txapelketako irabazleari txapela jartzen baizik. Lapikue.net webgunean elkarrizketa egin diote Laxarori.

Abenduaren 18an, igandea, izango da finala Donostiako Illunben, 16:30ean hasita. Finalerako txartela honako bertsolariek eskuratu dute: Jexux Mari Irazuk, Beñat Gaztelumendik, Iñaki Apalategik, Alaia Martinek, Jon Martinek, Aitor Sarriegik, Agin Rezolak eta Unai Agirrek.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Joxe Agirre 'Oanda'-k jarri zion txapela Maialen Lujanbiori.