Mikel Aranburu G-puntuarekin bat

Uztarria.eus 2011ko abe. 5a, 12:12

Mikel Aranburu, Jon Ansotegi eta Markel Bergara Realeko jokalariek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren harira bideo hori grabatu dute.

Sei azpeitiar eta errezildar bertsolarik hartu dute parte Gipuzkoako Txapelketan, baina inork ez du lortu finalerako txartela. Jokin Uranga atzo, igandea, Hernaniko finalerdietako saioan izan zen eta ez zen finalera saikatu. "Beñat Lizasok":http://uztarria.com/albistiek/1322472345 , berriz, joan den asteburuan Tolosako finalerdian kantatu zuen, eta ezin izan zuen txapelketan aurrera jarraitu. Josu Oiartzabal Xenpelar eta Nekane Zinkunegik lehenengo fasea bukatutakoan utzi zuten txapelketa. Eneritz Arzallus zein Urko Egaña bigarren fasera sailkatu ziren. Arzallusek ez zuen bigarren fasea hasi ere egin, Txilera joan zelako. Egañak ezin izan zuen final zortzirenetan aurrera egin.