V. Slalom-a David Berasainek irabazi du

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 29a, 10:11

Herenegun, igandea, jokatu zen slaloma Landetako industrialdean

.42 parte hartzaile izan ziren, eta 38k bukatu zuten lasterketa

Herenegun, igandea, Landetako industrialdean, V. Slalom auto lasterketa jokatu zen, Lagun Artea eskuderiak antolatuta.

.42 parte hartzaile izan ziren, eta 38k bukatu zuten lasterketa. David Berasain izan da lasterketako irabazlea, Nitokar Evo IIrekin. Bigarren, iaz Azpeitiko slaloma irabazi zuen Aitor Etxeberriak egin zuen. Hirugarrena, Gorka Olaizola izan zen.