Jostailuen inguruko hitzaldia izango da bihar, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2011ko aza. 29a, 10:11

.19:30ean hasiko da hitzaldia, eta Itziar Ullibarri-Arana izango da hizlaria

Jostailuak erostekorakoan jarraitu beharreko pausoez edo kontuan hartu beharreko irizpideez jardungo dute solasaldian

Bihar, asteazkena, Nola egin jostailu egokia aukeratzeko izenburupean hitzaldia izango da, Emakumeen Txokoan. 19:30ean hasiko da solasaldia, eta Txatxilipurdi elkarteko Itziar Ullibarri-Arana izango da hizlaria.

Hitzaldian jostailuez-eta hitz egingo dutela adierazi dute antolatzaileek: "Gabon garaian, jostailuen inguruko gehiegizko publizitateak txunditu egiten ditu haurrak. Dena dute gustuko, eta gurasoek, opari aproposa egin nahian, zoratu egiten dira. Horiei laguntza emateko asmoarekin prestatu dugu jostailuen gaineko solasaldi hau". Jostailuak erostekorakoan jarraitu beharreko pausoez edo kontuan hartu beharreko irizpideez jardungo dute hitzaldian.