Hileko azken ostirala, bertso afaria

Uztarria.eus 2011ko aza. 29a, 10:11

.40 bat lagun elkartu ziren bertso afarian

Jokin Urangak eta Beñat Lizasok jardun zuten kantuan

Hileko azken ostiralero egin ohi duten legez, Egin dezagun bidea ekimenak deituta, euskal preso politikoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egin zuten ostiral arratsaldean. 170 bat lagunek hartu zuten parte elkarretaratzean.

Kontzentrazioaren ondoren, herriko hainbat tabernetan pintxo poteoa egin zuten, eta ondoren bertso-afaria izan zen Lau Biden. Jokin Urangak eta Beñat Lizasok abestu zuten. Besteak beste, Corrugadoseko langileen egoeraz eta Landetako Bordatxo tabernaren eraisketari buruz jardun zuten kantuan. 40 bat lagun elkartu ziren bertso afarian.