Hauteskundeak direla-eta, plaza autoentzat irekita egongo da igandean

Uztarria.eus 2011ko aza. 18a, 11:11

Erabaki hori plaza inguruan bozkatu behar duten herritarrekin pentsatuta hartu du Udalak

Sanagustinen bozkatu behar dutenek, haur parketik izango dute sarbidea

Igandean, hilak 20, Espainiako hauteskundeak direla-eta, plaza autoentzat irekita egongo da. Udalak adierazi duenez, ezohiko erabaki hori plaza inguruan bozkatu behar duten herritarrekin pentsatuta hartu du. Sanagustin Kulturgunean, Baigera I-ean eta ludotekan bozka eman behar dutenekin hain zuzen.

Gainera, Udaletik esan dutenez, Sanagustin Kulturgunean bozkatu behar dutenek, haur parketik izango dute sarbidea.

Urriaren 8tik ezin da aparkatu plazan, igandeetan.