Ikasleen txanda Antzerki Topaketetan

Uztarria.eus 2011ko aza. 14a, 19:11

Eskola antzerkiaren tartea asteazkena arte luzatuko da Soreasun eta bihar, asteartea, azpeitiarren txanda izango da

Bideoan, Donostiako Zurriola ikastetxekoak

Eskola antzerkiari urtero eskaintzen zaion tartea gaur, astelehena, ireki dute XXIX. Euskal Antzerki Topaketetan; ikasleen txanda -oholtza gainean zein eserlekuetan- asteazkena arte luzatuko da Soreasun eta bihar, asteartea, azpeitiarren txanda izango da: Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoek Pokemon festa emango dute eta gaztelekuko tailerrekoek, berriz, The Royal Blue, biak arratsaldeko saioan, 15:30etik aurrera.

Gaur, Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko LHko bi talde aritu dira goizean, eta Donostiako Zurriola ikastetxeko DBHko beste bi arratsaldean. Asteartean, arratsalde azpeitiarra-ren aurretik, goizeko 11:00etan Lasarte-Oriako Landaberrikoek Kutsidazu bidea Ixabel antzeztuko dute. Asteazkenean, eskola antzerkiaren azken egunean, Bilboko KirikiƱo ikastolako hiru talde etorriko dira, eta Azkoitiko Xabier Munibeko bat. Bilbokoek Romeo eta Julieta eta Hairspray lanak emango dituzte goizeko saioan, eta Trikiti emanaldia izenekoarekin hasiko dute arratsaldekoa, Azkoitikoen Kontuk eta komerik lanari txanda eman aurretik.