150 azpeitiarrek bukatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Uztarria.eus 2011ko aza. 14a, 11:11
Bagitxitxineko hainbat kidek irten zuten lasterketan. (Goizane Iraola)

Xabin Aranaga izan zen, 01:10:38ko denbora eginda

Lehenengo azpeitiar emakumea, berriz, Nerea Azpiazu izan zen

Eguraldia lagun, 19.673 lasterkarik bukatu zuten atzo, igandea, Behobia-Donostia lasterketa. 150 azpeitiarrek bukatu zuten proba.

Lehenengo azpeitiar gizonezkoa Xabin Aranaga izan zen, 01:10:38ko denbora eginda. Lehenengo azpeitiar emakumea, berriz, Nerea Azpiazu izan zen, 1:25:45 denborarekin. Azpeitiarren sailkapena ikusteko egin klik hemen eta hemen .