Antzerki Topaketen baitan, mahai-ingurua izango da bihar

Uztarria.eus 2011ko aza. 11a, 13:11

Sanagustin Kulturgunean izango da, 12:00etan hasita

Antzerkia norentzat? idaztearen plazerra gai hartuta egingo dute solasaldia

XXIX. Antzerki Topaketen baitan, bihar, zapatua, Antzerkia norentzat? idaztearen plazerra gai hartuta, mahai-ingurua egingo dute Sanagustin Kulturgunean. 12:00etan hasiko da solasaldia, eta Daniel Landart, Xabier Lopez Askasibar, Alaitz Olaizola eta Jokin Oregi izango dira hizlariak. Moderatzaile lanak, berriz, Oier Guillanek egingo ditu.

EHAZE-k, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, antolatu du mahai-ingurua, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. EHAZE-k azpeitian, Enparan dorretxean, du egoitza. Uztarria aldizkarian EHAZE-ko langile Idoia GereƱuri egindako elkarrizketa ikusteko egin klik hemen .