Euriak euri, ardoa dastatzeko aitzakiarik ez

Uztarria.eus 2011ko aza. 7a, 13:11
Upategietako postuak arkupetan jarri zituzten, euritatik babesteko.

Zapatuan, hilak 5, Ardo Eguna ospatu zen plazan

Argazkiak ikusteko egin klik hemen

Ardo Eguna ospatu zen joan den zapatuan, hilak 5, Azpeitian. Eguraldi euritsua izan arren, jende ugari elkartu zen jan-edanerako, plazan.

Arkupetan jarri zituzten 21 upategitako postuak, euritatik babesteko. Gazta eta Gernikako piparren postuak ere jarri zituzten eta hauekin batera, Gaixo eta Elbarrituen Aisialdiko Taldeak, GAELek, ogitartekoake-eta jarri zituen saltzen. Gainera, musikaz alaituta egon zen 11:30etatik aurrera, plaza.

Euriak euri, ardoa dastatzeko ez zen oztoporik izan.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen .