Egoerak hobera egin badu ere, arazoak daude oraindik errepideetan

Uztarria.eus 2011ko aza. 7a, 13:11
Madalenak atzo baino itxura hobeagoa badu ere, oraindik hankaz gora dago.

Gaur, astelehena, euria ari du oraindik, baina ibaiak-eta lasaiago daude

Oñazko bidea eta Madalenakoa itxita daude

Asteburuko eurite bortitzak hainbat arazo sortu zituen Azpeitian eta inguruetan. Ostiraletik zapaturako gauean hasi zuen euria eta orduz geroztik etengabeak izan ziren arazoak .

Gaur, astelehena, euria ari du oraindik, baina ibaiak-eta lasaiago daude. Azpeitia eta inguruetako bide ia guztiak irekita daude. Oñazko bidea ez ordea. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Azpillaga baserritik 200 bat metrora lubizia izan da, eta bidea moztuta dago.

Madalenako bidea ere itxita dago, Urola ibaiak pare horretan gainezka egin zuelako atzo. Urak hartuta dago oraindik.

Azkaraten errail bakarra dago irekita, eta kontuz gidatzeko, eta ahal bada, autopistara Arroatik sartzeko deia egin dute trafikoko arduradunek.

Azpeititik Tolosarako errepidean hainbat lubizi izan da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak ari dira garbitzen, baina oraindik ere bidea ez dago erabat zabalik. Errezilgo baserri bideak garbitzeko makinistei deitu diete udaletxetik.

Atzoko, igandea, argazki bilduma ikusteko egin klik hemen .

Gipuzkoako errepideetako arazo nagusiak ikusteko egin klik hemen .