Corrugadoseko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, Lan Delegaritza aurrean

Uztarria.eus 2011ko aza. 7a, 10:11

Donostian egingo dute kontzentrazioa, 11:00etan hasita

Enpresa Batzordeak deitu ditu protestara langileak

Corrugados Azpeitiako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, hilaren 7an, Donostian, Lan Delegaritzaren aurrean, 11:00etan hasita.

Enpresa Batzordeak deitu ditu protestara langileak. Jakinarazi dutenez, egungo egoera salatuko dute langileek, eta enpresaren bideragarritasun plana aldarrikatu.

Joan den astean jakinarazi zuenez, Corrugados Azpeitiako 130 langile kaleratzea aurreikusten du enpresak.